Jauzi edukira

Kolaboratu


ghostwriter oraindik hobea egitean interesatua? Mesedez, irakurri beheko atalak nola kolaboratu dezakezun ikusteko.

Akatsen txostenak

Akats bat bilatu duzula? Mesedez, jakinarazi KDE auzi aztarnarian. Ez ahaztu auziak jakinarazteko gidalerroak jarraitzeaz! Garrantzitsuena, ez ahaztu erabiltzen duzun _ghostwriter_ren bertsio zenbakia ipintzeaz.

Abisua: Akats-txostenaren txantiloian eskatutako informazioa ez ematearen ondorioa, akats-txostena automatikoki ixtea izango da.

Akatsen triajea

Auzi aztarnarian arazoen triajea egiten lagun dezakezu, akatsak birsortuz eta arazoa non dagoen kokatzeko arazoen berri-emaileengandik informazio gehiago lortuz. Bikoiztutako auziak ixtea eta ordenatzeko beste lan batzuk egitea ere eskertuko litzateke. Informazio gehiagorako, mesedez, begiratu akatsen triajerako gidalerroak.

Ezaugarri berriak eta akats konponketak

Kodetzen dakizula? Jarraitu urrats hauek:

  1. Bidali zure ezaugarrirako edo akatserako auzi bat KDE auzi aztarnarian.
    Oharra: Urrats hori beharrezkoa da ezaugarri berria proiektuaren helburuekin bat datorrela, edo akatsa benetan ezaugarri bat ez dela ziurtatzeko. Era berean, kodearen zein esparru eguneratuko duzun ere koordinatu nahiko duzu, beste norbait kodearen esparru berean lanean ari bada bateratzeko gatazkak saihesteko.
  2. Zure auzi berriaren eztabaidaren ondore, kodetu zure ezaugarria edo arazo konponketa. Mesedez, jarraitu KDE Frameworks kodetzeko estiloaren gida. Garrantzitsua: Mesedez, mantendu zure kodea eskuartean duzun auzian zentratuta. Lotura ez duten kodearen aldaketek, kodea berrikustea eta probatzea errazteko, auzi/bateratzeko eskaera bereiziei dagozkie.
  3. Bidali tira egiteko eskaera bat, adar nagusira, kodearen zure eguneratzeekin.
    Garrantzitsua: Mesedez, zapaldu zure git baliozkotzeak tira egiteko eskaera bidali aurretik!
  4. Itxoin kodearen berrikuspen labur bat egin arte eta gutxienez beste bi boluntariok zure ezaugarria edo akats konponketa probatu arte.
  5. Eguneratu zure tira egiteko eskaera atzeraelikadura jasotzen duzun heinean.
  6. Behin tira egiteko zure eskaera, gutxienez beste bi saiogile boluntariok onartzen dutenean, tira egiteko zure eskaera bateratu egingo da.

Kode berrikuspenak

Kodetzen dakizu eta xehetasunetarako begia duzu? Kideen bateratze eskaera berriak berrikusteko boluntarioa izan zaitez!

  1. Bilatu bateratzeko eskaera berri bat, eta gehitu iruzkin bat haren kodea berrikusteko boluntario zarela esateko.
  2. Bidali kode berrikuspen iruzkinak.
  3. Itxoin bateratze eskaeren eguneratzeei (beharrezkoa bada).
  4. Jarraitu itzulerako iruzkinak egiten, kodea ondo dagoela uste duzun arte.
  5. Utzi iruzkin bat bateratze eskaeren zure onespenarekin.
  6. Gutxienez bi probalari boluntariok haien onespena bidaltzen dutenean, bateratze eskaera bateratu egingo da.

Hona hemen kode-berrikuspenetan begiratu beharreko gauzen aholku batzuk:

  • Bidalitako kodeak KDE Framewors kodetzeko estilo gida betetzen du?
  • Kodea irakurgarria da, agerikoak ez diren lerroetan iruzkinak daudelarik?
  • Kodea "ezkorra" da? Beste era batean esanda, balio baliogabeak haiek erabili aurretik egiaztatzen ditu eta egon litezkeen errore baldintzak maneiatzen ditu?
  • Eragiketen ordenarekin ustekabeak saihesteko, 'if' adierazpen barruko konparazio edo adierazpen anizkoitzak parentesi artean bilduta daude? Adibideak:
    // Okerra
    if (a == b || c > d);
    
    // Zuzena
    if ((a == b) || (c > d));
    
  • Literalak '==' eragilearen ezkerrean kokatu al dira, '=' eragilearen idatzitako akats bat konpilatzaileari oharkabean ihes egitea saihesteko? Adibideak:
    // Okerra
    if (variable == 1);
    
    //         Arrazoia: Zer gertatzen da idaztzizko akats bat badago? Konpilatzaileak ez du hori
    //         harrapatuko!
    if (variable = 1); // Ieepa!
    // Zuzena
    if (1 == variable);
    
    //         Arrazoia: Oraingoan konpilatzaileak ortografia akatsa harrapatuko du.
    if (1 = variable); // Ieepa!
    

Probak

kodea berrikusi eta ezaugarri berriak eta akats konponketak probatzeko boluntario izan zaitez! Jarraitu ondoko urrats horiek:

  1. Begiratu bateratze eskaera berririk dagoen, eta gehitu iruzkin bat hura probatzeko boluntario zarela adieraziz.
  2. Eraiki bateratze eskaera zure plataforman.
  3. Probatu ezaugarria/akats konponketa, eta saiatu hura hausten!
  4. Eman bateratze eskaeraren gaineko proba-emaitzen gaineko atzeraelikadura.
  5. Itxoin bateratze eskaeren eguneratzeei (beharrezkoa bada).
  6. Jarraitu probak egiten eta atzeraelikadura ematen kodea dabilela ziur egon arte.
  7. Utzi iruzkin bat bateratze eskaeren zure onespenarekin.
  8. Gutxienez beste saiogile boluntario batek bere oniritzia bidaltzen duenean, bateratzeko eskaera onartuko da.

Itzulpenak

Hausnar ezazu, zure aplikazio gogokoenak beste hizkuntzetara itzultzeko KDE itzultzaileen taldera elkartzeko aukera.

Euskarri teknikoa

Linux-eri buruz edo MacOSrako eraikitzeari buruzko jakintza duzu? Besteek behin eta berriz topatzen duten arazoa nola konpondu dakizu? Erabiltzaileen zalantzei erantzutea eta KDE akatsen aztarnarian arazoak konpontzea oso preziatua izango litzateke!