Jauzi edukira

ghostwriter

Est. 2015


Aitzakiarik ez. Distrakziorik ez. Idaztea besterik ez.

Distrakziorik gabe idaztea

Gozatu distrakziorik gabe idazteko esperientziaz, pantaila osoko modu batekin eta interfaze garbiarekin. Markdown-ekin, orain idatzi, eta formatua beranduago eman diezaiokezu.

ghostwriter-ren pantaila-argazkiak, gai argi batekin

Gaiak

Barneratuta dituen gai argiak eta ilunak, erabileraren lehen unetik, idazteko esperientzia estetiko bat ematen dute. Horiek nahikoak ez badira, zeure propioak sor ditzakezu!


Zuzeneko aurreikustea

Aurreikusi zure dokumentua HTMLen. Zuzeneko aurreikuspenarekin, HTMLa kopia dezakezu, zure blogean itsasteko, edo beste formatu batera esportatzeko.

Zuzeneko aurreikuspena dokumentu handietarako optimizatuta dago; beraz, lasai lan egin dezakezu, aplikazioa izoztuko den arduratu beharrik gabe.


Nabigatzea

ghostwriter's sidebar provides an outline of the document that allows you to navigate to any section--including within the live preview!--with a single mouse click. You can display the sidebar's outline tab for a quick keyboard jump by pressing Ctrl+J, selecting the section name with the arrow keys, and pressing ENTER.


Fokuaren modua

Editorearen beheko eskuineko izkinan dagoen "Fokatu" botoian klik egitean, Fokatzeko modua gaituko da. Modu horrek kurtsorearen inguruko testua bakarrik nabarmenduko du, gainerakoa itzaleztatuz. Ghostwriter uneko lerroa, perpausa, paragrafoa, edo hiru lerro nabarmentzeko konfigura dezakezu.


Dokumentu eta saioetako estatistikak

Leihoaren behealdeko zuzeneko hitz zenbaketaz gain, ghostwriterrek zuzeneko estatistika gehiago azaltzen ditu bere «Dokumentuaren estatistikak eta Saioaren estatistikak» alboko-barra fitxetan.


Formatu anitzetara esportatzea

  • Pandoc
  • MultiMarkdown
  • commonmark

Hemingway modua

Ez editatu idazten ari zaren bitartean, editorearen beheko eskuineko izkinan dagoen "Hemingway" botoian klik eginez, atzera eta ezabatu teklak ezgaitu eta idazteko makinaren esperientzia sortzeko.

Irudiak arrastatzea eta jaregitea

Zure «Markdown dokumentuetan irudien URLak erraz sor itzazu, zure fitxategi-sistematik irudi bat arrastatu eta ghostwriterren editorean jareginez.

MathJax

Erabili «Pandoc» «Mathjax»en ekuazio ederrak egiteko!

MathJax

Gordetze automatikoa

Sekula ez galdu zure lanik, gordetze automatikoa eta fitxategien babes-kopia aukerekin.

Barneratutako ezkutuko-orria

«Markdown»en sintaxia ez duzula gogoratzen? Sakatu F1 ezkutuko-orria alboko-barrara ekartzeko.


Askea eta sorburu irekikoa

Urteetan zehar, software aske eta sorburu irekikoaren onura handiak profitatu ditut. Komunitateari zerbait itzuli nahi diot. Horregatik, software hau GNU Lizentzia publiko orokor v3.0 eskuzabalaren pean banatu dut. Goza ezazu!